EUSKARA historia – B1 MAILA

TESTUA: Errekalde kaleko borroka

Autorea: Leslie Dunkling Itzulpena: Oinarrizko euskararako Batzordea Irudiak: Lynette Hemmant 1978, Oinarrizko euskara, Euskaltzaindia

1. Hona hemen Errekalde kaleko jendearen borroka. Hona hemen borroka horren istorioa. Errekalde kalea Euskal Herriko hiri handi batean dago. Kale horretan, Idoia Gordobil bizi da. Etxe txiki batean bizi da. Poz-pozik bizi da. Idoiak asko maite du bere etxea. Errekalde kalea ere asko maite du. Idoiak asko maite ditu bere auzoak, eta hauek ere asko maite dute Idoia. Errekalde kalea kale zoriontsua da. «Gu ez gara aberatsak,» esaten du Errekalde kaleko jendeak. «Jende aberatsa ez da bizi etxe txikietan. Guk etxe txikiak dauzkagu, baina ez gara pobreak. Auzoko guztiok adiskideak gara, eta poz-pozik bizi gara. Adiskideekin zu ezin zara pobre izan.» Errekalde kalea kale zoriontsua da. Baina entzun orain Errekalde kaleko borrokaren istorioa. Idoia Gordobil Errekalde kalean paseatzen ari da. Errekalde kalean, Idoia Gordobil bizi da.

2. Bere auzoko bi ikusten ditu kalean Idoiak: Mari Aldaiturriaga eta Ainhoa Miranda. Mari baxua da eta lodia. Ainhoa, altua eta argala. Biak hitz egiten ari dira. -Egun on! esaten die Idoiak. -Egun on! erantzuten diote Marik eta Ainhoak. -Zamoraren dendara zoaz? galdetzen dio Idoiari Mari Aldaiturriagak. -Bai, haraxe noa orain. erantzuten dio Idoiak. -Begiratu, mesedez, dendako erakusleihoa. esaten dio Ainhoak interes handiarekin. Joan dendara, eta ikusi erakusleihoa. -Zer dago erakusleihoan, ba? -galdetzen du Idoiak, zer gertatzen da? Idoiak ere interes handia dauka. Zer esan nahi ote dute Marik eta Ainhoak? Idoia Gordobil Zamoraren dendara doa. Kalearen kantoian dago denda. Atearen gainean, hitz hauek ikusten dira: ZAMORAREN JANARI-DENDA. Jendea dendako leihoari begira dago. Oso interesatuta daude denak. -Egun on! esaten die Idoiak, zer gertatzen da? -Ikusi, ikusi hau! Irakurri, irakurri! erantzuten dio jendeak. Idoiak leihora begiratzen du, eta hau ikusten du: INPORTANTEA!!! Errekalde kaleko jendeari Batzarra larunbatean, martxoaren 1ean. Goizeko loetan. Etorri, mesedez, batzar honetara.. Oso garrantzitsua da. Etorri Auzotegiko Etxera. BATZAR HAU ZURE BATZARRA DA. ETORRI!

3. Jendea dendako leihoari begira dago. -Batzarra! esaten du Idoiak. -Auzotegiko Etxean! esaten du jendeak. -Batzar inportantea! esaten du Idoiak Bai, zera! Zamora jauna dendako atera irteten da. -Zamora jauna! Zer da batzar hau? -galdetzen dio Idoiak Zer gertatzen da? -Nik ez dakit ezer. erantzuten dio Zamorak- Auzotegiko Etxean esango digute. -Baina zer esango digute? esaten du Idoiak. Bera ez dago pozik. Berari ez zaizkio batzarrak gustatzen. -Batzarrek istiluak ekartzen dituzte esaten du Idoiak.

4. Arratsalde hartan, Idoiak bi bisitari dauzka. Bisitariak beraren bilobak dira: Eztebe eta Kattalin. Eztebek hamabost urte dauzka. Kattalinek hamahiru. -Arratsalde on, amona! esaten diote biok. -Arratsalde on, Eztebe! Arratsalde on, Kattalin! erantzuten die Idoiak Etorri, etorri barrura! Idoiak batzarraz hitz egiten die Eztebe eta Kattalini. -Amona, joango zara batzarrera? galdetzen diote. -Bai. Baina etorri igande arratsaldean. Pastelak jango dituzue nirekin, eta den-dena esan ahal izango dizuet. -Zer gertatzen da, ba? -galdetzen diote ilobek. -Nik ez dakit ezer, erantzuten die amonak.

5. Larunbata da, eta Errekalde kaleko jendea Auzotegiko Etxera doa. Auzotegiko Etxean gizon batek hitz egingo dio jendeari. -Egun on! esaten du gizonak- Nire izena Alberto Zalbide da. Ingeniaria naiz, ingeniari zibila. -Zer? esaten du Idoiak. -Ingeniari zibila esaten du Zalbidek- Ingeniari zibilek kaleak eta etxeak egiten dituzte. -Bai, zera! esaten du Idoiak- Ingeniari zibilek negozio ederrak egiten dituzte. -Berri onak dauzkat zuentzat esaten du Zalbidek, berri guztiz onak. Zuek etxe berriak behar dituzue, eta etxe berriak eduki ahal izango dituzue. -Etxe berriak! -esaten du jendeak Primeran! Idoiak ez du esaten «primeran». -Etxe berriok Errekalde kalean egongo dira? -galdetzen du berak. -Ez-erantzuten du Zalbidek- Errekalde kalean ez. Baina horrek ez dauka inportantziarik. Etxe berriek daukate garrantzia. -Ez horixe! esaten du Idoiak Etxe berriak ez dira inportanteak. Auzoak eta adiskideak dira inportanteak. Nik ez dut behar etxe berririk. Ni ondo nago neure etxe zaharrean. Ni Errekalde kalean geratuko naiz. -Bai, Idoia. Gu ere ondo gaude Errekalde kalean diote Mari Aldaiturriagak eta Ainhoa Mirandak. -Gu ere Errekalde kalean geratuko gara esaten du jendeak. -Asko sentitzen dut esaten du Zalbidek baina Errekalde kaleko etxeak behera botako ditut. Kale berri bat egingo dut han. -Behera bota gure etxeak! -esaten du jendeak. -Bai esaten du Zalbidek- Asko sentitzen dut. Baina gero oso pozik biziko zarete zeuen etxe berrietan. -Bai, zera! esaten du Idoiak:

6. Larunbat arratsaldea da. Errekalde kaleko lagun batzuk Zamora jaunaren dendan daude. Batzar txiki bat egiten ari dira. -Zer egingo dugu? -galdetzen dute. -Hementxe geratuko gara esaten du Idoiak Zalbide jaunak ezin du kale berririk hemen egin. Ezin ditu gure etxeak behera bota. Guk bai bota ahal dugu behera Zalbide jauna!!! Jendeak barre egiten du, baina Idoiak ez. -Borroka bat da hau esaten du Idoiak- Errekalde kaleko borroka. -Borroka! esaten du jendeak-Bai, borroka! Errekalde kaleko borroka! -Eta geuk irabaziko dugu. esaten du Idoiak. Jendea pozik dago. Gero, denak doaz beren etxeetara. -Gure etxeak onak dira esaten diote batak besteari Hementxe geratuko gara. Geuk irabaziko dugu Errekalde kaleko borroka.

7. Igandea da. Eztebe eta Kattalin beren amona Idoiaren etxean daude. -Zuek izango zarete nire soldaduak, esaten du amonak. -Soldaduak! esaten dute bi bilobek. -Bai, soldaduak! Gogorra izango da borroka esaten du Idoiak. Amonak larunbateko batzarraz hitz egiten die. Borrokaz ere hitz egiten die. -Errekalde kaleko borroka! esaten du Eztebek. -Eta amona Idoia da gure Jenerala! esaten du Kattalinek. -Bai, neu naiz zuen Jenerala. esaten du amonak. -Eta geu gara zure soldaduak. esaten dute Eztebek eta Kattalinek. -Ederto! esaten du amonak- Geuk irabaziko dugu borroka. -Bai, gure Jenerala! esaten diote amonari bi bilobek. «Geuk irabaziko dugu.» Neba-arrebak pozik daude. Baina Zalbide jauna ere jenerala da. Astelehenean etorriko da Errekalde kalera, eta hitz egingo dio jendeari.

8. Gaur da astelehena. Zalbide jauna, ingeniari zibila, Mari Aldaiturriagaren etxera doa, eta hitz egiten du berarekin. -Mari, zure etxea zaharra da. -esaten dio Zalbidek Baina etxe berri bat eduki ahal izango duzu. Etxe berriak garbiak eta onak dira. Etorri nirekin. Etorri eta ikusi. Mari Aldaiturriaga ingeniariarekin doa. Marik etxe berriak ikusten ditu. -Bai, etxeak oso politak dira esaten du Marik Nire Errekalde kaleko etxea ez da polit-polita!

9. -Errekalde kalea guztiz zaharra da esaten du Zalbidek- Ez da kale ona. Nik kale berri bat egingo dut, eta zuk etxe berri bat eduki ahal izango duzu. Biak Errekalde kalera bueltatzen dira, baina Mari etxe berrietan pentsatzen ari da. Zalbide jaunak agur egiten dio Mariri. Gero Ainhoa Mirandaren etxera doa, eta berarekin hitz egiten du. -Egun on, andrea! esaten dio Zalbidek lorategi polita daukazu, gero! -Bai, lorategi polita daukat erantzuten dio Ainhoak- Niri asko gustatzen zaizkit loreak. -Lorategia polita da, esaten dio Zalbidek, baina txiki-txikia da. Etxe berriek lorategi handiak dauzkate. Zuk etxe berri bat eta lorategi eder bat eduki ahal izango dituzu. Etorri nirekin eta ikusi. Ainhoa ingeniariarekin doa, eta etxe berriak ikusten ditu. -Bai, etxe hauek lorategi handiak dauzkate esaten du Ainhoak- Niri Errekalde kaleko etxea gustatzen zait, baina lorategi handi bat behar dut. Biak Errekalde kalera bueltatzen dira, baina Ainhoa lorategi handian pentsatzen ari da.

10. Ingeniariak agur egiten dio Ainhoari. Gero, kantoiko dendara doa, eta Zamora jaunarekin hitz egiten du. -Egun on, Zamora jauna! esaten dio Zalbidek- Denda ederra daukazu, gero! -Bai, denda ederra daukat erantzuten dio dendariak. -Zure denda ederra da esaten dio ingeniariak, baina zahartxoa da. Ez duzu behar beste denda berri bat? -Ez, ez dut behar. erantzuten dio Zamorak. -Denda berri bat geltokiaren ondoan? esaten dio Zalbidek. -Zer? Denda berri bat geltokiaren ondoan? -galdetzen du Zamorak. -Bai, denda berri bat geltokiaren ondoan! erantzuten dio Zalbidek Pentsatu geltokiko jendetzan. Pentsatu horretan. -Bai, pentsatzen ari naiz. esaten dio Zamorak- Denda berri bat geltokiaren ondoan! Zalbide jauna pozik dago. -Neuk irabaziko dut Errekalde kaleko borroka pentsatzen du berak.

11. Asteartean, Errekalde kaleko jendea Zamoraren dendan elkartzen da. -Zalbide jauna ez da gizon txarra esaten du Mari Aldaiturriagak Berak kale berriak eta etxe berriak egiten ditu. Etxe berriak garbiak eta onak dira. -Etxe berriek lorategi handiak dauzkate -esaten du Ainhoa Mirandak Lorategi handi batean, zuk lore politak eduki ahal dituzu. -Zalbide jauna denda berri bat egiten ari da geltokiaren ondoan esaten du Zamora dendariak Pentsa horretan. Denda bat geltokiaren ondoan. -Zozokeriak! esaten du Idoia Gordobilek Hiriko jendeak kale berriak behar ditu, baina nik ez ditut behar. Nik ez dut behar etxe berririk. Nik ez dut behar lorategi handirik. Nik neure adiskideak behar ditut. Zuk, Zamora, denda berri bat eduki ahal izango duzu geltokiaren ondoan. Baina zeure adiskideen ondoan eduki ahalko duzu? Pentsatu horretan.

12. Idoia bere etxera doa. Beraren bilobek, Eztebe eta Kattalinek, bisitatzen dute. -Jendeak etxe berriak nahi ditu esaten die amonak bilobei Guk ezin dugu borroka irabazi. -Bai, irabazi ahal dugu erantzuten dio Eztebek- Gure lagunek lagunduko dizute. Gure lagunak zure soldaduak izango dira. Eztebek eta Kattalinek beren lagunei hitz egiten diete. -Borroka bat da esaten diete Zalbide jaunak behera bota nahi ditu etxeak. Gure amonak Errekalde kalean geratu nahi du. -Bai, geuk emango diogu laguntza zure amonari soldaduak izango gara!! erantzuten dute haiek Beraren

13. Haurrak Idoiaren etxera doaz. -Begira, amona! esaten du Eztebek- Hemen daude zure soldaduak. Auzokoek haurrak ikusten dituzte, eta Idoiaren etxera doaz beraiek ere. -Bai, Idoia! esaten diote berari auzokoek- Adiskideak dira inportanteak. Gu ere zure soldaduak gara.

14. Apirila da. Idoia Gordobil eta beraren auzokoak ez doaz etxe berrietara. -Itxaron ahal dut. esaten du Zalbidek. Apirila doa eta maiatza dator. Maiatza doa eta ekaina dator. Errekalde kaleko jendea hantxe bizi da.. -Itxaron ahal dut. esaten du Zalbidek. -Nik ezin dut itxaron esaten du orain. -Baina guk bai, guk itxaron ahal dugu. esaten du Errekalde kaleko jendeak. Ekaina doa eta uztaila dator. Uztaila doa eta abuztua dator. Orain Zalbide jauna ez dago pozik. -Ezin izango duzue itxaron. esaten du Zalbidek Abuztua da. Nik kale berria egingo dut. Borroka nahi duzue? Borroka edukiko duzue. -Umeak esaten die Idoiak bere ilobei, istilu handiak edukiko ditugu. -Primeran! esaten du Kattalinek. -Primeran? esaten du amonak. -Bai! esaten du Kattalinek- Abuztuan gu ez goaz eskolara. Hona etorri ahal izango gara. Eta gure lagunak ere etorri ahalko dira esaten du Eztebek.

15. Eztebek eta Katalinek beren lagunei hitz egiten diete. -Etorri Errekalde kalera esaten diete Etorri borrokara. Eztebek eta Kattalinek Errekalde kaleko jendeari ere hitz egiten diote. -Guk ere lagunduko dizuegu. esaten diete haiek Geuk irabaziko dugu Errekalde kaleko borroka. -Bai, geuk irabaziko dugu esaten du Mari Aldaiturriagak. -Bai, geurea da Errekalde kalea esaten du Ainhoa Mirandak. -Bai, hementxe geratuko gara denok esaten du Zamora jaunak.

16. Astelehena da. Zalbide jauna Errekalde kalera doa. Bere gizonekin dator. Gizonek makinak dauzkate. Handiak dira makinak. Makinek erraz-erraz bota ahal izango dituzte behera etxeak. -Kale berria egingo dut esaten du ingeniariak. Idoia Gordobilek berarekin hitz egiten du. -Bai, zera! esaten dio Idoiak Zu ezin zara hona etorri makina horiekin. Begira! Errekalde kaleko jendea jesarrita dago kalearen goiko aldean. Eztebe, Kattalin eta beraien lagunak ere hantxe daude jesarrita. Zalbide jauna ez dago pozik. -Itxaron! esaten die bere gizonei. Idoia Gordobilek Zalbiderekin berba egiten du.

17. Zalbide jauna gasaren arduradunen bulegora doa, eta hango gizon batekin hitz egiten du. Gero uraren arduradunen bulegora doa. —Bai, lagunduko dizut —esaten dio Zalbideri bulegoko buruak. Arratsaldean, Zalbide Errekalde kalera doa. —Bai, geratu ahal zarete hemen —esaten dio jendeari. —Primeran! —esaten du jendeak. Baina Idoia Gordobilek ez du ezer esaten. —Bai, geratu ahal zarete hemen —esaten du Zalbidek— Baina ez duzue zeuen etxeetan gasik edukiko. Ez duzue ez argi elektrikorik ezta urik edukiko. Asko sentitzen dut, baina zuek borroka nahi duzue. Nik ez dut nahi borrokarik. Borrokak ez dira onak. —Gasik ez geure etxeetan! —esaten du Mari Aldaiturriagak. —Argi elektrikorik ez! —esaten du Ainhoa Mirandak. —Urik ez! —esaten du Zamora dendariak. —Zer egingo dugu? —galdetzen diote Idoia Gordobili. Idoia pentsatzen ari da. —Itxaron hemen! —esaten die—Telefono-kabina batera noa. Idoia telefono-kabinara doa, eta hiriko kazetari batekin hitz egiten du. —Lasai, gure aldizkariak lagunduko dizue —esaten dio kazetariak. —Berri onak! —esaten dio Idoiak Mari Aldaiturriagari.— Hiriko aldizkariak lagunduko digu. Eta umeek ere lagunduko digute. Umeek gasa eta elektrizitatea daukate beren etxeetan. Ura ere bai. Umeek beren etxeetara eraman ahal dituzte gure janariak, eta jatekoa egin ahal dute guretzat. —Bai —esaten dute haurrek— geuk prestatuko dugu janaria.

18. Kazetaria Errekalde kalera dator. Idoiarekin hitz egiten du. Mari, Ainhoa eta Zamorarekin hitz egiten du. Umeekin ere hitz egiten du. —Errekalde kaleko gertakari hau oso interesgarria da —esaten du kazetariak— Neure kazetarekin lagunduko dizuet. Idoia Gordobil jeneral ona da —esaten du jendeak— Geuk irabaziko dugu borroka.

19. Larunbat goiza da. Eztebe eta Kattalin guztiz animatuta daude. —Amona, ikusi, ikusi hau! —esaten diote Idoiari. Umeek egunkari bat daukate. Idoiak egunkariari begiratzen dio. —ERREKALDE KALEKO BORROKA —esaten du egunkariak— Idoia Gordobil eta beraren soldaduak. handiak eta txikiak, borrokalari. —Amona, egunkariko argazkietan agertzen gara —esaten du Eztebek— Begira! Ospetsuak gara. Eta ospetsuak dira benetan. Errekalde kaleko borroka ospetsua da. Argazkietan, Mari Aldaiturriaga eta Ainhoa Miranda ere agertzen dira. Zamora jauna ere bai.

20. Hiriko jendeak egunkaria irakurtzen du, eta Errekalde kalera dator. —Zeuek irabaziko duzue Errekalde kaleko borroka —esaten dio jendeak Idoiari— Guk ere lagunduko dizuegu. Jendeak laguntza ematen die Idoiari eta beraren auzokoei. Eztebe eta Kattalin ere laguntzen ari dira beren lagunekin. Janaria prestatzen dute eta Errekalde kalera ekartzen dute. Umeak eta jende nagusia makinen aurrean jartzen dira. Hiriko jendeak Errekalde kaleko borrokaz hitz egiten du. Batzuek zera esaten dute: —Idoia Gordobilek eta beraren lagunek daukate arrazoia. Auzoak eta adiskideak guztiz inportanteak dira. Errekalde kalea beraiena da. Beraiek irabaziko dute borroka. Baina beste batzuek zera esaten dute: —Zalbide jaunak dauka arrazoia. Guk kale berriak behar ditugu hirian. Kale zaharrak txarrak dira. Kale berriak guztiz inportanteak dira. Zalbide jaunak eskubide guztiarekin egin ahal du kale berria. Eskubide guztiarekin eman ahal dizkie etxe berriak Errekalde kaleko auzokoei. Berak irabaziko du borroka. Eta beste batzuek zera esaten dute: —Idoia Gordobilek dauka arrazoia, baina Zalbide jaunak ere bai. Zer egingo dute orain?

21. Irailean gaude. Zalbide jauna Auzotegiko Etxean dago. Egongela bat dauka bertan. Jesarrita dago bere gelan, eta pentsatzen ari da. Idoia Gordobil etortzen zaio burura. Haren auzokoak eta adiskideak ere etortzen zaizkio gogora. —Bai, Idoiak dauka arrazoia. Auzokoak eta adiskideak oso inportanteak dira. Nik ez dut irabaziko borroka —pentsatzen du berak. Idoia Gordobil jesarrita dago bere etxean. Bera ere pentsatzen ari da: —Zalbide jauna ez da gizon txarra. Ingeniari zibila da, eta ingeniari zibilek kaleak egiten dituzte. Kale berriak guztiz inportanteak dira. Jendeak kale berriak behar ditu. Ni zaharra naiz —esaten dio Idoiak bere buruari— Nik auzoak eta adiskideak behar ditut, baina ez dut nahi borrokarik. Borrokak ez dira onak.

22. Eztebe eta Kattalin hitz egiten ari dira. —Gogorra da borroka hau —esaten du Kattalinek. —Eta amona Idoiak ezin du irabazi —esaten du Eztebek. —Badakit —esaten du Kattalinek— Jendea nekatuta dago. Jendeak ez du nahi borrokarik. —Eta irailean gaude. Eskolara joan behar dugu. Ezin diogu lagundu geure amonari. Zer egingo dugu orain? —Ideia bat daukat —esaten du Kattalinek— Etorri nirekin, Eztebe. Etorri Auzotegiko Etxera. —Auzotegiko Etxera?!!! Baina Zalbide jauna dago han. —erantzuten dio Eztebek. —Bai, Zalbide jaunarekin hitz egingo dugu. —esaten du Kattalinek. Eztebe Kattalinekin doa. Kattalinek bere ideia azaltzen dio nebari. Zalbide jauna bere gelan dago. Eztebe eta Kattalin atearen aurrean daude. —Zalbide jauna! —esaten dute haiek— Sar gaitezke? —Aurrera, aurrera! —esaten du Zalbidek. Haurrak barrura sartzen dira. —Kaixo, umeak! —esaten du Zalbide jaunak— Ezagutzen zaituztet. Zuek Idoia Gordobilen bilobak zarete. —Bai, jauna! —erantzuten dio Kattalinek. —Eta zer nahi duzue? —galdetzen die Zalbidek. Kattalinek bere ideia azaltzen dio Zalbideri. —Ona da zuen ideia, eta nik aurrera eraman ahal dut —esaten du Zalbidek. —Primeran! —esaten du Kattalinek.

23. Arratsaldean Eztebe eta Kattalin Errekalde kalera doaz. Jendea pozik dago bertan. —Badaukagu gasa geure etxeetan —esaten du jendeak— Elektrizitatea eta ura ere bai. Borroka irabazten ari gara. —Zer gertatzen da? Zer dabil egiten Zalbide jauna? —galdetzen du Idoia Gordobilek— Gasa daukagu. Elektrizitatea eta ura ere badauzkagu. Zer ari da gertatzen? —Zalbide jauna ez da gizon txarra —esaten du Kattalinek— Berak ez du nahi borrokarik. —Zalbide jauna Errekalde kalera etorriko da —esaten du Eztebek— Batzarra egin nahi du gurekin. —Batzarra? —galdetzen du Idoiak. —Bai! Baina ez Auzotegiko Etxean —esaten du Eztebek— Zamoraren dendan egin nahi du. Eztebe eta Kattalin Zamoraren dendara doaz. —Bai, hementxe egin ahal dugu batzarra —esaten du Zamora jaunak— Larunbatean egin ahal izango dugu batzarra. Zamora jaunak hitz hauek idazten ditu paper batean: Batzarra, larunbatean, goizeko 10etan, denda honetan. Eta dendako erakusleihoan jartzen du papera. —Primeran! —esaten dute Eztebek eta Kattalinek.

24. Larunbata da. Errekalde kaleko jendea Zamoraren dendara doa. Zalbide jauna ere hara doa. —Errekalde kaleko jaun-andreok! Errekalde kaleko neska-mutilok! —esaten du Zalbidek—Arrazoia daukazue. Auzoak eta adiskideak guztiz inportanteak dira. Zuek adiskideak behar dituzue, eta eduki ahal izango dituzue. Nik ez dut nahi borrokarik. —Zer ari da esaten? —galdetzen dio Idoiak bere buruari— Egon ahal izango ote gara Errekalde kalean? —Zeuen auzoak eta adiskideak eduki ahal izango dituzue —esaten du Zalbidek— Baina etxe berriak ere eduki ahalko dituzue. Gu etxe berriak egiten ari gara kale berri batean. Kale horrek denda bat dauka kantoian. Zamora jaunak hantxe eduki ahal izango du bere denda, eta zuek etxeak eduki ahalko dituzue kale horretan. Zeuen adiskideekin egon ahal izango zarete. Kale hori zuen kalea izango da. —Gure kalea? —esaten du jendeak —Gordobil kalea! —esaten du Zalbidek. —Gordobil kalea! Bai, ideia ona da —esaten du jendeak. —Zozokeriak! —esaten du Idoiak— Ez, ez da ideia ona! —Baina etxe politak eta garbiak edukitzea, ideia ona da —esaten du Mari Aldaiturriagak. —Eta lorategi handiak edukitzea ere, ideia ona da —esaten du Ainhoa Mirandak. —Eta geure adiskideekin egon ahal izango gara —esaten du Zamora jaunak. —Bai, badakit —esaten du Idoiak— Baina Gordobil kalea ez da ideia ona. Gu geure adiskideekin Errekalde kalean egongo gara. Errekaldeberri kalean! Zalbide jaunak irribarre egiten du. —Ederki! —esaten du berak— Errekaldeberri kalea! Jendeak ere irribarre egiten du. —Oso ondo! —esaten dute guztiek— Errekaldeberri kalea! Ideia ona!

25. Errekalde kalea —orain Errekaldeberri kalea— kale zoriontsua da. Hantxe bizi da Idoia Gordobil. Mari Aldaiturriaga eta Ainhoa Miranda ere hantxe bizi dira. Zamora jaunak denda bat dauka kantoian. Jendea pozik bizi da. Etxe berriak dauzkate, eta kale zaharreko auzoak eta adiskideak ere bai. Jendea kalean eta Zamoraren dendan batzen da, eta hitz egiten dute beren artean. —Nire etxea ona da eta polita —esaten du Mari Aldaiturriagak. —Nik lorategi handi bat daukat —esaten du Ainhoa Mirandak. —Nik denda eder bat daukat kantoian —esaten du Zamorak. —Nik neure auzo eta adiskideak dauzkat —esaten du Idoiak.

26. Eztebe eta Kattalin beren amonaren etxera doaz. Zalbide jauna ere hara doa. Zalbide jauna haien adiskidea da orain. —Zure etxe berria ona da —esaten dio Zalbidek Idoiari. —Bai, zera! —erantzuten dio Idoiak— Nire etxea ez da ona. —Nire kale berria ona da —esaten du Zalbidek. —Bai, zera! —esaten du Idoiak— Zure kalea ez da ona. Eztebek eta Kattalinek barre egiten dute. —Zer da hau? —galdetzen du Idoiak. —Beste borroka bat —esaten du Eztebek. —Errekalde kaleko borroka berri bat —esaten du Kattalinek. Idoia momentu batez pentsatzen gelditzen da. —Zer? Borroka berri bat? Ez, ezta pentsatu ere! —esaten du berak, eta gero barre egiten du—. Borrokak ez dira onak. Pikutara borrokak!— —Pikutara borrokak!— esaten du Zalbidek, eta berak ere barre egiten du.


I. IRAKURMENAREN ULERMENA (30 puntu)

Ariketa 1: Aukera anitzeko galderak (10 puntu)

Galdera bakoitzak 2 puntu balio du. Aukeratu erantzun zuzena.

  1. Zergatik da Errekalde kalea «kale zoriontsua» testuaren hasieran? a) Jende aberatsa bizi delako. b) Etxe handiak dituztelako. c) Auzoko guztiak adiskideak direlako eta pozik bizi direlako. d) Kale berria delako.
  2. Zer iragartzen du Zamoraren dendako erakusleihoan agertzen den oharrak? a) Janari berriak daudela dendan. b) Batzar garrantzitsu bat larunbatean Auzotegiko Etxean. c) Errekalde kalea itxiko dutela. d) Idoia Gordobil ospetsua dela.
  3. Nork esaten du «Ingeniari zibilek negozio ederrak egiten dituzte»? a) Alberto Zalbidek. b) Mari Aldaiturriagak. c) Idoia Gordobilek. d) Zamora jaunak.
  4. Zalbide jaunak zer eskaintzen die Mari Aldaiturriagari eta Ainhoa Mirandari? a) Dirua. b) Etxe berriak eta lorategi handiak. c) Lanpostu berriak. d) Errekalde kalean geratzeko aukera.
  5. Zergatik hasten dira Eztebe eta Kattalin pozik abuztuan borroka gogorra izango dela jakitean? a) Eskolara joan behar ez dutelako. b) Zalbide jauna ezagutu nahi dutelako. c) Janaria prestatzeko aukera izango dutelako. d) Amonarekin oporretara joango direlako.

Ariketa 2: Egia ala Gezurra (10 puntu)

Galdera bakoitzak 2 puntu balio du. Adierazi esaldiak Egia (E) ala Gezurra (G) diren.

  1. Idoia Gordobil ez da pozik bizi bere etxe txikian. (E/G)
  2. Zalbide jauna Errekalde kaleko etxeak behera bota nahi ditu kale berri bat egiteko. (E/G)
  3. Idoiak ez du nahi bere bilobak borrokan parte hartzea. (E/G)
  4. Zalbide jaunak gasa, argi elektrikoa eta ura kentzen dizkie Errekalde kaleko biztanleei. (E/G)
  5. Azkenean, Errekalde kaleko jendea «Gordobil kalea» izeneko kale berrira joaten da bizitzera. (E/G)

Ariketa 3: Gertaerak ordenatu (5 puntu)

Ordenatu ondorengo gertaerak testuan agertzen diren hurrenkeraren arabera (1etik 5era).

  • 3 Idoia eta auzokoak kalean jesarrita jartzen dira makinen aurrean.
  • 2 Zalbide jaunak Mari, Ainhoa eta Zamorarekin hitz egiten du banan-banan.
  • 1 Errekalde kaleko jendeak batzar bat egiten du Auzotegiko Etxean.
  • 5 Eztebe eta Kattalinek Zalbide jaunarekin hitz egiten dute Auzotegiko Etxean.
  • 4 Egunkariak «Errekalde kaleko borroka»ri buruzko artikulu bat argitaratzen du.

Ariketa 4: Hitzak testuinguruan (5 puntu)

Aukeratu zutabe bakoitzeko hitz edo esaldi bat eta lotu esanahi egokiarekin. Hitz bakoitzak esanahi bakarra du.

Hitza/EsaldiaEsanahia
1. Poz-pozikb) Oso pozik
2. Zozokeriak!d) Tontakeriak!
3. Inportanteaa) Oso garrantzitsua
4. Makinakc) Eraikinak botatzeko makinak
5. Pikutara borrokak!e) Borrokak amaitu daitezela!

Exportar a Hojas de cálculo


II. IDAZMENAREN PROBA (20 puntu)

Ariketa 1: Laburpena (10 puntu)

Idatzi laburpen bat (80-100 hitz) testuaren 13. eta 14. atalei buruz. Azaldu zer gertatzen den Zalbide jauna makinekin iristen denean eta Idoiak nola erantzuten dion gasa, argia eta ura kentzen dizkietenean.

Zalbide jauna Errekalde kalera iristen da makina handiekin, etxeak botatzeko asmoz. Baina Idoia Gordobil eta auzoko guztiak, Eztebe eta Kattalin barne, makinen aurrean jesarrita jartzen dira, borrokari eusteko. Zalbidek, haserre, gasa, argi elektrikoa eta ura kentzen dizkie. Jendea kezkatuta dago, baina Idoiak ez du amore ematen. Kazetari bati deitzen dio laguntza eskatzeko. Gainera, umeek beren etxeetan janaria prestatuko dutela proposatzen du, zerbitzuak dituztelako. Horrela, borrokak aurrera jarraitzen du, auzokoen batasunari esker.


ERANTZUNAK:

I. IRAKURMENAREN ULERMENA

Ariketa 1: Aukera anitzeko galderak

  1. c) Auzoko guztiak adiskideak direlako eta pozik bizi direlako.
  2. b) Batzar garrantzitsu bat larunbatean Auzotegiko Etxean.
  3. c) Idoia Gordobilek.
  4. b) Etxe berriak eta lorategi handiak.
  5. a) Eskolara joan behar ez dutelako.

Ariketa 2: Egia ala Gezurra

  1. G (Gezurra)
  2. E (Egia)
  3. G (Gezurra)
  4. E (Egia)
  5. G (Gezurra)

Ariketa 3: Gertaerak ordenatu

  1. Errekalde kaleko jendeak batzar bat egiten du Auzotegiko Etxean.
  2. Zalbide jaunak Mari, Ainhoa eta Zamorarekin hitz egiten du banan-banan.
  3. Idoia eta auzokoak kalean jesarrita jartzen dira makinen aurrean.
  4. Egunkariak «Errekalde kaleko borroka»ri buruzko artikulu bat argitaratzen du.
  5. Eztebe eta Kattalinek Zalbide jaunarekin hitz egiten dute Auzotegiko Etxean.

Ariketa 4: Hitzak testuinguruan

  1. Poz-pozik -> b) Oso pozik
  2. Zozokeriak! -> d) Tontakeriak!
  3. Inportantea -> a) Oso garrantzitsua
  4. Makinak -> c) Eraikinak botatzeko makinak
  5. Pikutara borrokak! -> e) Borrokak amaitu daitezela!

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Scroll al inicio